XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta kafea edan eta gero... egin zuen hasperen Florianek.

Orain dela hogei urte gertatu zen, hasi zen Florianen ama bazkaldu eta kafea prestatu zuenean.

Oraindela hogei urte? esan zuen Florianek.

Amak kafeari txurrut egin zion.

Orduan ume bat nintzen oraindik. Eta beti eztulka ari nintzenez...

Zu? hartu zion aurrea Florianek.

Bai. Ia udazkenero Suitzako osasunetxe batera bidaltzen ninduten.

Hasieran hango aireak mesede egin zidan.

Baina azkenengo astean sukar handia izan nuen eta zu bezalaxe, ohean egon beharra nuen.

Niretzat, ordea, askoz ere aspergarriagoa zen!

Haur guztiak eta gutaz arduratzen zirenak ere aldeginda zeuden, eta nire buruaz aparte, atezain senaremazte bat bakarrik zegoen eraikuntza handi eta karabilkatsu hartan.

Azkenean, bost egun igaro ondoren eta sukarra jaitsi zitzaidanean, atezainak tren-geltokira eraman ninduen.

Nire trena handik ordu erdi batera aterako zen.